jueves, 10 de abril de 2014

BIDEOJOKOAK HEZKUNTZAN ETA HIZKUNTZAREN GARAPENA LEHEN HEZKUNTZAN


2014ko martxoaren 10eko hitzaldia

Gaurko hitzaldian bideojokoen inguruan hitz egin dugu. Bideojoko hezitzaileen inguruan aritu gara  lehenbizi. Aplikazioak gero eta gehiago ari dira sortzen, gainera oso errazak dira egiteko, baina HH-rako aplikaziorik ia ez dago. Joko hauek zerbait ikasteko pentsatu dira, errepikapenean oinarritzen direlarik. Izan ere, hiztegiaren kasuan errazago ikasten da bideojokoekin , hizkuntza lantzeko oso erabilgarriak dira.
Orain arteko bideojoko gehienak konduktistak dira. Hori dela eta, zalantzan jartzen da noraino diren ikasteko, ez dago hain argi.Abantaila asko dituzte esaterako, joko seguruak dira adinaren arabera egokituta daudelako. Gainera, euskarazko eskaintza dago, ez gazteleraz bezain beste, baina hala ere, euskal eragileak bideojokoetan interesatzen hasi dira.
Nire iritziz bideojokoak ondo daude, baina mugak dituzte, izan ere, nahiko mekanikoak dira. Gainera haurrentzat bideojoko hauek ez dira dibertigarriak, klaseko ariketa bat bezala hartzen baitute, eta ondorioz ez dira guztiz jokoan sartzen.
Hitzaldia aurrera zihoan heinean bideojoko komertzialen ikaskuntzan sartu gara. Haurrak txikitatik hasten dira wii-an jolasten, izan ere txikienei, hau da, bat eta bi urte bitarteko haurrei Nintendoa erabiltzea kosta egiten zaie psikomotrizitatearen aldetik esfortzu handia eskatzen baitu eta HH-rako hasten dira Nintendoarekin.
Koordinazio psikomotore handia eskatzen dute, informazio pila bat gorde behar da buruan. Hori dela eta, nire iritziz memoria entrenamendu ona da bideojokoena. Gainera, uneoro erabakiak hartu behar dituzte eta erabaki hori hartzearen ondorioak zein diren ikusten dute. Bestetik aipatu nahiko nuke bideojokoek engantxatu egiten dutela haurra, izan ere, ikaskuntza kateatuak dira. Hori dela eta, bideojokoei eskaintzen zaien denbora kudeatu egin behar dela iruditzen zait.
Hitzaldian bideojokoek sormena bultzatzen dutela aipatu da. Ikasketetan txarrak diren haurrak bideojokoetan oso onak izaten dira gehienetan. Zergatik gertatzen den hori gauza garbia da, izan ere, motibazio berezi bat dute, interesa dute teknologia berriekin zer ikusia duelako. Gainera nire iritziz, sozialki garrantzitsua da bideojokoetan ona izatea, miretsi egingo baitzaituzte lagunek pantaila jakin bat pasatzen duzunean.
Bideojokoak sozializazioa errazten dute elkarrekin jolasten ari direnean. Ez badira jolasten modako jokoetara sozialki atzean gelditzen dira. Gainera sareko bideojoko askotan etengabeko komunikazioa dago, bai ahoz eta baita txat bidez ere.
LH-ko haur gehienek futbolera eta GTA-ra jolasten dute. Azken honekin uneoro bortizkeria ikusten dute. Hala eta guztiz ere, ikerketen arabera joko baten bortizkeria mailak ez du pertsonaren bortizkerian eragiten.
Bortizkeria simulatuak pertsonaren barne egoera urduria askatzen laguntzen du. Sublimatu egiten da errealitatean bortizkeria eta bideojokoek haserrealdia baretzen laguntzen dute.
Bestetik, euskararen kasuan bideojoko komertzialek ez dute balio hizkuntza garatzeko . Haurrek euskara hizkuntza akademikoarekin lotzen dute aisialdirako jokoak ingeleraz edo gazteleraz daudelako. Ez gaude teknologian sartuta, hori dela eta, gure lana da irakasle izango garen heinean euskara eremu guztietara zabaltzea, baita bideojoko komertzialen arlora ere. Oro har, bideojokoei buruzko hiztegia landu beharrean gaude euskarari dagokionean.
Behin hau aipatuta bideojoko komertzialetan oinarritutako sorkuntzaren inguruan hitz egin dugula aipatu nahiko nuke. Bideojokoekin sortzen diren lanak partekatu egiten dira. Jokoak grabatu eta publikatu eta egiten dituzte eta gero hauek kritikatu eta partekatu egiten dituzte. Modu honetan, garapen linguistiko eta plastikorako aukera ematen dute bideojokoek.
Bideojokoak kultura garaikide gisa tratatu behar ditugula iruditzen zait, izan ere,
Curriculumean kultura lantzen badugu gelan ere sartu egin beharko genituzke, elementu kultural bat baita gaur egun.
Hau guztia kritikoki ulertzeko modurik onena bideojokoak sortzea da. Bideojoko bat egiteko hainbat elementu desberdinetan jarri behar dugu arreta, esate baterako, bideojokoaren istorioa edo narratiba pentsatu, elementu bakoitza margotu, pertsonaiak sortu, deskribatu eta marraztu, soinuak eta musika sortu eta programatu.
Normalean haurrek bideojokoak egin nahi dituzte baina oso zaila dela uste dute, eta ez da egia. Honen bitartez bideojoko bat egitearen atzean zer dagoen ikasten dute. Oso motibagarriak dira haurrentzat bideojokoak sortzea eta asmatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario