martes, 10 de mayo de 2011

Suediako Aurkezpena*

Kaixo blogzaleok!

Iaz Suediako Endre ikastolan egon nintzen praktika boluntarioak egiten hiru hilabetez. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako geletan egon nintzen. Hona hemen hainbeste miresten dudan Suediako Hezkuntzari buruzko aurkezpentxo bat.
Zuen gustokoa izan dadila espero dut!
Hurren arte!


martes, 3 de mayo de 2011

Vuvox ezagutzen

Kaixo lagunok!!!

Gaurkoan kuriositatez beterik nago eta programa hau ikertzeko gogoa piztu zait!
Ikastolan gure haurrekin teknologi berriekin saltseatu dezaten programa hau oso aproposa iruditzen zait.
Uste baino errazagoa da eta gauza politak egin daitezke programa honekin!
Besterik gabe, honekin utziko zaituztet lagunok!
Hurren arte!

domingo, 17 de abril de 2011

Tagul

Kaixo blogzaleok! Montaje hau tagul programarekin sortu dut. Bertan izena eman naiz eta lanari ekin diodanean uste baino errazagoa zela konturatu naiz. Oso erabilgarria iruditzen zait zerbait dekoratzeko orduan.
Beraz anima zaitezte zuek ere!
Hurren arte!

lunes, 4 de abril de 2011

Francesco Tonucci

Kaixo blogzaleok!
Francesco Tonucci-ren biñetak ikustean (Frato), barre egiten dugu, zenbat ingenio duten miresten dugu... Kritika hori zuzenean guri (hezitzaleieei, gurasoei, osaba-izebei..) zuzentzen dela konturatzen gara.
Gure txikitxoei eskaintzen diegun mundu honetan, zoritxarrez, Fratok bere biñetetan plasmatzen duen errealite horrek asko harritzen gaitu. Eta zer egiten dugu irudi hauek ikustean? Erreflexionatu, hau da, mundua umeen begiekin ikusi, pertsona hobeak izaten ikasten dugularik horrela, hezitzaile hobeak.

Besterik gabe hausnarketa txiki honekin eta Fratoren biñeta batekin utziko zaituztet.
Hurrenarte lagunok!