jueves, 10 de abril de 2014

HIZKUNTZA PROIEKTUAK


2014ko martxoaren 14ko hitzaldia

Hizkuntza proiektuen barruan aurkitzen ditugu “petlutxe” eta “asmakilo” proiektuak. Sare lankidetzako proiektu hauek oso aproposak iruditzen zaizkit haurrak idazketa eta irakurmena era ludiko baten bidez barneratzen joan dadin. Nik proiektu hauek ezagutzen nituen, aurreko lauhilekoan aztertu egin bainituen pixka bat norbere elkarlan proiektuak diseinatzeko garaian ideia bat izan nezan nondik norakoa zen diseinatu behar genuen elkarlan proiektua.
Bestetik, bi ikastolen edo gehiagoren arteko trukaketa denez, haurrak motibatu egiten dira irakurtzera eta idaztera, jakin-mina sortzen zaielako beste ikastolako haurrek ezer idatzi duten ikusteko.
Gainera, gaur egungo irakasle asko ez dago  teknologia berrietan alfabetizatuta, eta era honetako proiektuekin irakasleak IKT hauen funtzionamendua barneratzen joaten dira.
Bestetik, saioaren bigarren zatian 2020. urterako Euskal Herriko hezkuntza sistema adostu nahi duen makro-proiektu bat gauzatzen ari dela ikusi dugu. Proiektu hauen ardatz nagusia ikastolek hezkuntza eleanitza nola bideratu izango da. Izan ere, ikastetxe bakoitzak erabaki beharko du hizkuntza bakoitzak zein toki izango duen ikastetxean.
Nire uste apalean, euskara hizkuntza gutxitua dela kontutan hartzen badugu, ikastetxeei hizkuntzen trataeraren inguruan askatasuna uztea arrisku bat izan daiteke. Izan ere, gaur egun dagoen hezkuntza sisteman, D ereduan betidanik ikasi izanak ez du ziurtatzen ikasleak  euskara maila ona lortzea ikasketa guztiak amaitzean. Hori dela eta, euskararen presentzia gutxiagotzen badugu ikasgeletan, nire iritziz euskararen egoera orain dena baino okerragoa izatera iritsiko da tamalez.
Ingurune erdaldunean kokatzen diren ikastetxeak kaltetuak aterako direla iruditzen zait, gaztelerarako joera handia dagoen eremu batean euskarari garrantzia kentzen bazaio oraindik eta gutxiago indartuko da euskara herri horietan.
Hala eta guztiz ere, ez da hainbeste zenbat ordu eskaintzen zaion irakasgai bakoitzari, baizik eta nola ematen den, hau da, Kurrikuluma hizkuntza bakoitzean nola landu behar den ondo zehaztea garrantzitsua dela iruditzen zait.
Izan ere, zenbateraino barneratzen da hizkuntza bakoitza hezkuntza eleanizdun batean? Gaur egungo errealitatea da haur gehienak ingeleseko partikularrera joaten direla. Nire iritziz eskolak alderdi horretan zerikusi handia du, izan ere, argi dago ikasleek ingelesean lortzen duten maila ez dela Europako beste estatuetako haurrek lortzen dutena. Hori dela eta, hutsune hori betetzeko haurrak partikularrera joaten dira. Baina hemen ere dilema bat sortzen da, izan ere, dirua dutenek soilik joango dira, eta bereizketa bat egiten ari gara momentu honetan.
Hizkuntzak ikasteko didaktika egokiena nire ustez mintzamenaren alderdian zentratzen da gehien gramatikaren alderdian baino. Izan ere, testu bat ondo idazteak zertarako balio digu gero hizkuntza horretan hitz egiteko gaitasunik ez badugu?
Honenbestez, hizkuntza trataera batuaren alde nago, izan ere, ikasgai desberdinetan gauza bera irakasten da eta hori bateratu egin behar da. Hau nola kudeatu beraz, irakasleak erabakiko du.
Azkenik, eTwinning hizkuntza proiektua izan dugu aztergai irakasgaiaren bigarren zatian. bi eskola edo gehiagoren artean gauzatzen den proiektu bat da hau eta klasean egiten diren jarduerak konpartitzen dira. Ideiak elkarbanatuz enpatia hori lantzen da, kulturartekotasun bat dago.
Nik ez nuen orain arte behin ere entzun proiektu honen inguruan eta horregatik oso interesgarria iruditu zait hitzaldia, kuriositatea piztu zait honen inguruan eta sarean egotea abantaila bat dela iruditzen zait norbere kasa saltseatzen joan gaitezen.

BIDEOJOKOAK HEZKUNTZAN ETA HIZKUNTZAREN GARAPENA LEHEN HEZKUNTZAN


2014ko martxoaren 10eko hitzaldia

Gaurko hitzaldian bideojokoen inguruan hitz egin dugu. Bideojoko hezitzaileen inguruan aritu gara  lehenbizi. Aplikazioak gero eta gehiago ari dira sortzen, gainera oso errazak dira egiteko, baina HH-rako aplikaziorik ia ez dago. Joko hauek zerbait ikasteko pentsatu dira, errepikapenean oinarritzen direlarik. Izan ere, hiztegiaren kasuan errazago ikasten da bideojokoekin , hizkuntza lantzeko oso erabilgarriak dira.
Orain arteko bideojoko gehienak konduktistak dira. Hori dela eta, zalantzan jartzen da noraino diren ikasteko, ez dago hain argi.Abantaila asko dituzte esaterako, joko seguruak dira adinaren arabera egokituta daudelako. Gainera, euskarazko eskaintza dago, ez gazteleraz bezain beste, baina hala ere, euskal eragileak bideojokoetan interesatzen hasi dira.
Nire iritziz bideojokoak ondo daude, baina mugak dituzte, izan ere, nahiko mekanikoak dira. Gainera haurrentzat bideojoko hauek ez dira dibertigarriak, klaseko ariketa bat bezala hartzen baitute, eta ondorioz ez dira guztiz jokoan sartzen.
Hitzaldia aurrera zihoan heinean bideojoko komertzialen ikaskuntzan sartu gara. Haurrak txikitatik hasten dira wii-an jolasten, izan ere txikienei, hau da, bat eta bi urte bitarteko haurrei Nintendoa erabiltzea kosta egiten zaie psikomotrizitatearen aldetik esfortzu handia eskatzen baitu eta HH-rako hasten dira Nintendoarekin.
Koordinazio psikomotore handia eskatzen dute, informazio pila bat gorde behar da buruan. Hori dela eta, nire iritziz memoria entrenamendu ona da bideojokoena. Gainera, uneoro erabakiak hartu behar dituzte eta erabaki hori hartzearen ondorioak zein diren ikusten dute. Bestetik aipatu nahiko nuke bideojokoek engantxatu egiten dutela haurra, izan ere, ikaskuntza kateatuak dira. Hori dela eta, bideojokoei eskaintzen zaien denbora kudeatu egin behar dela iruditzen zait.
Hitzaldian bideojokoek sormena bultzatzen dutela aipatu da. Ikasketetan txarrak diren haurrak bideojokoetan oso onak izaten dira gehienetan. Zergatik gertatzen den hori gauza garbia da, izan ere, motibazio berezi bat dute, interesa dute teknologia berriekin zer ikusia duelako. Gainera nire iritziz, sozialki garrantzitsua da bideojokoetan ona izatea, miretsi egingo baitzaituzte lagunek pantaila jakin bat pasatzen duzunean.
Bideojokoak sozializazioa errazten dute elkarrekin jolasten ari direnean. Ez badira jolasten modako jokoetara sozialki atzean gelditzen dira. Gainera sareko bideojoko askotan etengabeko komunikazioa dago, bai ahoz eta baita txat bidez ere.
LH-ko haur gehienek futbolera eta GTA-ra jolasten dute. Azken honekin uneoro bortizkeria ikusten dute. Hala eta guztiz ere, ikerketen arabera joko baten bortizkeria mailak ez du pertsonaren bortizkerian eragiten.
Bortizkeria simulatuak pertsonaren barne egoera urduria askatzen laguntzen du. Sublimatu egiten da errealitatean bortizkeria eta bideojokoek haserrealdia baretzen laguntzen dute.
Bestetik, euskararen kasuan bideojoko komertzialek ez dute balio hizkuntza garatzeko . Haurrek euskara hizkuntza akademikoarekin lotzen dute aisialdirako jokoak ingeleraz edo gazteleraz daudelako. Ez gaude teknologian sartuta, hori dela eta, gure lana da irakasle izango garen heinean euskara eremu guztietara zabaltzea, baita bideojoko komertzialen arlora ere. Oro har, bideojokoei buruzko hiztegia landu beharrean gaude euskarari dagokionean.
Behin hau aipatuta bideojoko komertzialetan oinarritutako sorkuntzaren inguruan hitz egin dugula aipatu nahiko nuke. Bideojokoekin sortzen diren lanak partekatu egiten dira. Jokoak grabatu eta publikatu eta egiten dituzte eta gero hauek kritikatu eta partekatu egiten dituzte. Modu honetan, garapen linguistiko eta plastikorako aukera ematen dute bideojokoek.
Bideojokoak kultura garaikide gisa tratatu behar ditugula iruditzen zait, izan ere,
Curriculumean kultura lantzen badugu gelan ere sartu egin beharko genituzke, elementu kultural bat baita gaur egun.
Hau guztia kritikoki ulertzeko modurik onena bideojokoak sortzea da. Bideojoko bat egiteko hainbat elementu desberdinetan jarri behar dugu arreta, esate baterako, bideojokoaren istorioa edo narratiba pentsatu, elementu bakoitza margotu, pertsonaiak sortu, deskribatu eta marraztu, soinuak eta musika sortu eta programatu.
Normalean haurrek bideojokoak egin nahi dituzte baina oso zaila dela uste dute, eta ez da egia. Honen bitartez bideojoko bat egitearen atzean zer dagoen ikasten dute. Oso motibagarriak dira haurrentzat bideojokoak sortzea eta asmatzea.

viernes, 15 de noviembre de 2013

Sormena hezkuntzan


Kaixo lagunok!

Gaurkoan Ken Robinson hezintzailearen beste bideo interesgarri batekin natorkizue.
Haur guztiek dituzte talentuak baina hezkuntzak sormena suntsitzen duela dio.
Ados al zaudete zuek horrekin?
Zer pentsatua emango dizuelakoan nago. Hurren arte!

jueves, 14 de noviembre de 2013

Hezkuntza aztertzen





Kaixo lagunok! Ken Robinson hezitzaile, idazle eta konferentziagilea ezagutaraztea nahi dut. Erreferente gisa hartzen dut hezkuntzaren inguruan dituen idealengatik eta bere pentsatzeko eragatik.

Hausnarketa sakonera eramango zaituztelakoan nago...

Hurrenarte!

martes, 10 de mayo de 2011

Suediako Aurkezpena*

Kaixo blogzaleok!

Iaz Suediako Endre ikastolan egon nintzen praktika boluntarioak egiten hiru hilabetez. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako geletan egon nintzen. Hona hemen hainbeste miresten dudan Suediako Hezkuntzari buruzko aurkezpentxo bat.
Zuen gustokoa izan dadila espero dut!
Hurren arte!


martes, 3 de mayo de 2011

Vuvox ezagutzen

Kaixo lagunok!!!

Gaurkoan kuriositatez beterik nago eta programa hau ikertzeko gogoa piztu zait!
Ikastolan gure haurrekin teknologi berriekin saltseatu dezaten programa hau oso aproposa iruditzen zait.
Uste baino errazagoa da eta gauza politak egin daitezke programa honekin!
Besterik gabe, honekin utziko zaituztet lagunok!
Hurren arte!

domingo, 17 de abril de 2011

Tagul

Kaixo blogzaleok! Montaje hau tagul programarekin sortu dut. Bertan izena eman naiz eta lanari ekin diodanean uste baino errazagoa zela konturatu naiz. Oso erabilgarria iruditzen zait zerbait dekoratzeko orduan.
Beraz anima zaitezte zuek ere!
Hurren arte!